Iparraldeko etxaldeek

Jasan kalteen %40 estaliko ditu Frantziak, diru

ENEKO BIDEGAIN
2005eko urriaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Uda honeko lehorteak Ipar Euskal Herriko etxaldeei eragin kalteak doi bat eztituko dituzte Frantziako Gobernuak banatuko dituen diru laguntzek. Frantziako lehorte batzordea herenegun bildu zen Parisen. Pirinio Atlantikoak lehorteak jo lurraldeen barnean izendatu zituen. Oraino ez dute zehaztu zenbat diru banatuko duten Ipar Euskal Herrian. Baina Ipar Euskal Herriko Laborantza Zerbitzuko zuzendari Marc Aramendik azaldu duenaren arabera, laguntza horrek kalteen %40 estaliko lituzke.

Paueko Laborantza Ganbera pozik agertu da. ELB sindikatua ere poztu da, bere proposamenak kontuan hartuak izan baitira. Haatik kalte-ordainak %25ez igotzea ez onartu izanagatik pena du. Alabaina, ELBk eskaera hori egina zuen, Ipar Euskal Herriak hiru urtez jarraian bizi izan duelako lehortea, eta iaz ez zutelako kalte-ordainik eskuratu. «Paueko Laborantza Ganberak ez zituen behar ziren agiriak eta xehetasunak helarazi kalte-ordainak kalkulatu ahal izateko», dio ELBk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.