Irabazi handiak izan ditu Applek, eta galerak Fiatek
DONOSTIA. Urteko bigarren hiruhilekoan 1.230 milioi dolar irabazi ditu Applek, iaz baino 160 milioi gehiago. Applek iPhone telefonoaren arrakasta handiari zor die irabazien zati handi bat. Hiru hilekoa txarra izan da, berriz, Fiatentzat: 179 milioi euro galdu zituen, autoen salmenta murriztu egin zelako.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu