IRUDIA. Aldaketa iragarpena nafarroan

2008ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Krisian egonda ere, Nafarroako Gobernuak baikortasun mezua helarazi nahi dio Nafarroako gizarteari. Horretarako, Moderna plana aurkeztu du. Iaz hitzartu zuen Gobernuak plan hori PSNrekin, aurrekontuekin batera. Epe luzeko plangintza ekonomikoa da (10 edo 15 urtekoa) eta Nafarroako garapenaren eredua definituko du. Foru Gobernuaz eta PSNz gain, UGT eta CCOO sindikatuek, enpresarioen konfederazioak, NUPek eta Nafarroako Unibertsitateak osatzen dute zuzendaritza taldea. Oraindik ez dute zehaztu plana garatzeko neurririk, baina Miguel Sanz Nafarroako presidenteak jada iragarri du Modernak ekonomia eredua «erabat» aldatuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.