IRUDIA. TOLOSALDEA. Gureak Taldeak pabiloi berria du
Gureak Taldeak 4.000 metro koadroko zentro berria inauguratu zuen atzo. Apatta Erreka poligonoan dago, eta automozioko argiztapen eta seinalizazio sistemak egitera bideratuko da nagusiki. 140 langile baino gehiagok egingo dute eraikin berrian lan, horietatik %90 ezintasunen bat dutenak. Tolosako San Esteban auzoan zegoen lantegi zaharra ordezkatuko du eraikin berriak. Inaugurazioan, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia izan zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu