Itzarri-BGAEren ekarpenak egiten hasi da Jaurlaritza

2018ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iazko amaieran iragarri zuen moduan, Eusko Jaurlaritza Itzarri pentsio planaren ekarpenak egiten hasi da langile publikoentzat. 2012an, bertan behera utzi zituen, Espainiako legeak ez zituela baimentzen azaldu baitzuen. Ekarpenen %0,5 pagatzen hasi da aurten, ordea, eta sindikatuei dei egin die negoziatzera, %1era iristeko «tartea» dagoelako. Funtzionarioei egingo zaizkien ekarpenek hamazazpi milioi euroko eragina izango dute aurrekontuetan, eta 90.000 langilek jasoko dituzte. «Erabaki honek berme ekonomikoa eta juridikoa du orain», esan zuen Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, atzo.

ELA sindikatuak berehala erantzun zion Erkorekari, eta gogoratu Itzarriren ekarpenak bertan behera uztea «borondate politikoan oinarriturik» egon den erabakia izan dela. « Frogatua geratu da Espainiako legea aitzakia baino ez dela izan».

Bestalde, langile publikoen soldata igoera %1,5ekoa izango dela iragarri zuen Gasteizko gobernuak, eta Erkorekak berretsi du igoera hori Madrilek har ditzakeen erabakietatik aparte egingo dutela; 2018ko aurrekontuak onartzeko Gobernu Kontseilua prestatzen duten bezain laster gauzatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.