IZEN PROPIOAK. IZEN PROPIOAK

PAUL WOLFOWITZ

2005eko ekainaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Belatza usoz jantzita azaldu zen atzo Munduko Bankuaren Washingtongo egoitzan. Paul Wolfowitzek, Irakeko gerraren teoriko nagusiak, teorian munduko herrialde pobreen garapena bultzatzen duen erakundeko lehendakaritza hartu zuen atzo. Herrialde gehienek eta garapenean aritzen diren erakunde guztiek mesfidantzaz edo begi txarrez ikusten dutela jakinda, kazetariek ia entzuterik ez zuten ahots goxoa baliatu zuen esateko ustelkeriaren aurka borrokatuko duela «demokraziaren mehatxu handiena da, komunismoaz geroztik» eta Afrika lehentasuna duela. «Gaitz guztiak sendatzen dituen botikarik ez dago» esan zuen, eta GKEren itxaropena piztu. Ikusteko dago, ordea, nola bat egiten duen bere neo-kontserbadurismoak «estatuaren parte hartze txikia ona da herrialdeak garatzeko» Munduko Bankuko lelo nagusiarekin: «Gobernuei dirua eta laguntza teknikoa eman behar zaie pobrezia gutxitzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.