ekoNOMIA

Jaurlaritza atunontziak babesteko kostuen %25 ordaintzeko prest agertu da

Gainerakoa ontzijabeek (%50) eta Espainiako Gobernuak (%25) ordainduko lukete.

2009ko urriaren 26a
16:31
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaitzako lehendakaria Anabac eta Etxebastar Fleet ontzi enpresako ordezkariekin bildu da gaur eta atunontziak babesteko kostuen %25 ordaintzeko prest dagoela jakinarazi du. Gainerako kostuak ontzijabeek eta Espainiako Gobernuak ordaintzea proposatu du, %50 lehenengoek eta %25 bigarrenak. Segurtasuna bermatze aldera, ontzietan enpresa pribatuetako langileak joatea aztertzen ari dira.

25 egunez Indiko Ozeanoan piratek bahituta dute Alakrana atunontzia eta horrek berriro piztu du itsasontzien segurtasunaren inguruko auzia. Inguru horietan oso ohikoak dira itsasontzien bahiketak.

Horrez gain, bost eguneko geldialdiaren ostean, Alakrana atunontziko 36 arrantzaleekin harremanetan jarri direla adierazi dute senideek. "Ondo daude baino adorez apal". Tripulazioko zazpi lagun euskal herritarrak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.