Jaurlaritzak esan du ez duela Osalanen aurrekontua murriztu

ELAk eta LABek lan segurtasunerako erakundeari %43 diru gutxiago ematea leporatu diote

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ELAk eta LABek Osalanen aurrekontua %43 murriztea leporatu zioten herenegun Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailari. Hark erantzun egin die. Batzorde Orokorraren bileran aurrekontuaren egoerari eta betearazpen graduari buruzko xehetasun guztiak eman zituela azaldu du. Haren arabera, bilera hartan «argi eta garbi» geratu zen Jaurlaritzak ez duela inolako murrizketarik egin lan osasunerako eta segurtasunerako erakundearen aurrekontuetan.

«Bi sindikatuek hedabideetan zabaldutako akusazioak ukatu eta arbuiatu egiten ditugu, guztiz faltsuak direlako», adierazi du Gemma Zabaletak gidatzen duen sailak, prentsara bidalitako ohar baten bidez. Zehaztu du Osalanen aurrekontua 20 milioi eurokoa dela, Eusko Legebiltzarrak hala onartu zuelako.

Dena den, azaldu du Osalani ere eragin egingo diotela Eusko Jaurlaritzak gastu publikoa murrizteko etorkizunean hartzen dituen erabakiek. «Ez da beste aukerarik egongo», zehaztu du Enplegu Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.