Jaurlaritzak ez du arrisku gehiago hartuko Epsilonen
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Sailaren arabera, Epsilon da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan arrisku handiena duen enpresa. Jaurlaritzak SPRIren bidez hartzen du parte proiektuan. Lehendik duen arriskua handitzeko asmorik ez duela dio, enpresa kredituak birnegoziatzen ari dela eta konkurtso legearen aurreko prozedurara jo duela aitortu ostean. Kanpotik jakin zuen horren berri Jaurlaritzak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu