Ekonomiaren egoera kolore batez margotu beharko balitz, beltza litzateke. Krisi urteetan izan dira beltzaz gain bestelako koloreak ikusi nahi izan dituztenak ere: Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministro ohiak «kimu berdeak» aipatu zituen 2009an; Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak krisia «gainditutzat» jo zuen 2010ean; eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak «tonalitate argixeagoak» ikusten ditu.
Zuzendaritzak atzo kaleratu zuen abuztuko eta iraileko Koiuntura di-da batean aldizkaria. Bertan, onartu du abuztuko datuak ikusita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiaren egoera «oso beltza» dela, enpleguan batez ere. EAEk Europako Batasuneko eskualdeen artean langabezia tasa handienetakoa du: 206.a da 271 eskualdeko zerrendan. EAEren kasuan, INEren iazko datuetan oinarritutako sailkapena da.
Hala ere, beherakadaren erritmoa moteldu egin dela dio, «tonalitate gris batzuetan» oinarrituta. «Tonalitate grisak» dira: industriaren ekoizpenaren jaitsiera ekainean %3,9koa izatea, «bost hilabeteko daturik onena»; ekipamendu ondasunen ekoizpenak %0,9ko igoera izatea; enpresek biltegietan dituzten produktuen kopurua jaistea; maiatzean esportazioek urte arteko hazkunde positiboa izatea, hiru hilabetean jarraian jaitsi eta gero; turistek hoteletan gau gehiago pasatzea; eta hegazkinez jende gehiagok bidaiatzea.
Esportazioen hazkundea
Egia da esportazioak asko handitu direla bigarren hiruhilekoan, iazkoarekin alderatuz gero, baina Araban eta Gipuzkoan: %15,1 eta %6 gehiago, hurrenez hurren; Bizkaiak, aldiz, %9 gutxiago.
Inportazioak amildu egin dira, baina Jaurlaritzak nabarmendu du ekipamendu ondasunenak hazkunde positiboa izan duela, eta horrek enpresak inbertitzen ari direla esan nahi duela.
«Aurrekoguztia», onartu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, «ezdanahikoaekonomialaster suspertukodelaondorioztatzeko, baina okertzea moteltzen ari dela pentsa daiteke».
2012a txarra izaten ari da, eta 2013a ez da askoz ere hobea izango. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenek diote aurten barne produktu gordina (BPG) %1,3 uzkurtuko dela, 2013ko lehen hiruhilekoan %1,4 eta bigarrenean %0,5. 2013ko hirugarren hiruhilekoan espero du hazkunde positiboa, baina BPGaren %0,1ekoa.
Jaurlaritzak «tonalitate grisak» ikusten ditu egoera beltzean
Industria ekoizpenaren jaitsiera txikitzea, esportazioak haztea eta turismoaren bilakaera aipatu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu