Jimenez: «Nafarroa zainketa berezien gelan dago»

Aurtengo konpromisoak betetzeko dirurik ez dagoela aitortu du presidenteordeak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Nafarroak ez dauka dirurik aurtengo konpromisoak betetzeko, ezta Espainiak finkatutako defizit helburuak kontuan hartu gabe ere —defizitaren muga BPGren %1,3 izatea agintzen du hark—. Herrialdearen egoera ekonomikoa «dramatikoa» dela aitortu du Roberto Jimenezlehendakariorde eta Presidentetza kontseilariak. Diru kutxek 600 milioi euroko zuloa dutela azaldu du. «Nafarroa zainketa berezien unitatean dago».

Ekainetik UPN eta PSN daude Nafarroako Gobernuan —Jimenez bera da PSNko idazkari nagusia—. Agintera iritsitakoan, uste baino zor handiagoa topatu dutela adierazi du. «Gu gobernuan sartu garenean aitortu da ofizialki dagoen zorra». Egoera larria izanik ere, ez dela Greziako mailara iristen zehaztu da. «Ez naiz ari justifikatu gabeko alarma sustatzen. Arlo publikoko langileek ordaintzeko dirua badago, kalitateko zerbitzu publikoak ematen jarraitzeko dirua badago, Nafarroak funtzionatzeko ere bai, baina zuloak ere badaude», esan du Jimenezek.

Orain defizit hori murrizteko garaia dela adierazi du Nafarroako presidenteordeak. «Administrazioak gerrikoa mugaraino estutu beharko du eta herritarrek horren berri izan behar dute, zuloaaurrez aitortu baino dezente handiagoa delako».

Defizita murrizteko hartuko dituen hainbat neurri joan den astean iragarri zituen Nafarroako Gobernuak. Aurrekontuetarako 163 milioi euro ez dituztela gastatuko esan zuen Alvaro Miranda Ogasun kontseilariak, aurrekontuaren %3,9 hain zuzen; beste 163 milioi euroren gastua datorren urtera atzeratuko dutela esan zuen. Departamentuek hilabete amaiera arteko epea izango dute gastua atzeratzeko neurriak proposatzeko.

Batez erebi arazo ditu Nafarroako ekonomiak. Alde batetik, zerga bilketan uste baino diru gutxiago eskuratu du, urte hasieran kalkulatu baino 137 milioi euro gutxiago. Horrez gain, kontuan izan behar da Nafarroak eta Espainiak defizita neurtzeko modu ezberdinak dituztela. Nafarroak 45 milioi euroko aldea espero zuen bi kontabilitateen artean, bere alde. Azkenean, ordea, 175 milioi izan dira, kontra.

Lopezen proposamenei adi

Nafarroa ez da diru arazoak dituen herrialde bakarra, antzera dabiltza Araba, Bizkai eta Gipuzkoa ere. Zerga Koordinaziorako Sailak bilera egin zuen atzo, Gasteizen. Hiru ogasunetako zuzendariak,Manuela Escribano Ogasun sailburuordea eta Jaurlaritzako beste bi ordezkari elkartu ziren han. Uztailean Patxi Lopez lehendakariak egindako proposamenaren inguruan aritu ziren. Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, oraingoz zerga iruzurrari aurre egiteko premian dute adostasunik handiena. Errenta altuenek ekarpen handiena egiteko beharra ere planteatu zuen Lopezek.

Bileraren amaieran, baloraziorik ez zuten egin Araba eta Bizkaiko ogasunetako ordezkariek, Gipuzkoak, berriz, Lopezen proposamena entzutera joan zirela esan zuen. Jaurlaritzaren arabera, Arabak eta Gipuzkoan denbora gehiago eskatu zuteneuren proposamenak zehazteko, urrian egingo den hurrengo bilerara arte. Bizkaiak, aldiz, gaitzetsi egin zituen Lopezen neurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.