Mila eta bostehun pertsona batu dira goiz honetan, Angelun (Lapurdi), Emmanuel Macronen gobernuak egin nahi dituen erreformen kontra. Sektore pribatu eta publikoko langileak grebara deituak zituen intersindikalak. Deialdi berdina egina zuten burdinbideetako langileek, eta Baionako fakultateko Ikasle Borroka taldeak ere mobilizatzera deitua zuen. “Borroken bateratzera” deitu zuten eragileek, Frantziako Gobernuak egin nahi dituen erreforma ezberdinen kontra.
Aurrez, martxoaren 22an, 3.500 lagun inguru atera ziren kalera Baionan, funtzio publikoan egin nahi dituen aldaketak salatzeko. LABek antolatu zituen orduko protestak, ohartaraziz "biztanle guztiak" dituela gobernuak erreforma horiekin.