Beste egun batez Baionan kalera irten idra gaur ere Frantziak egin asmo duen lan kodearen errefroma salatzeko. Gaurkoan, postako langileak batu zaizkie manifestariei, eta denen artean Baionako posta bulegoa blokeatu dute, salatzeko zuzendaritzak ez duela errespetatu greba eskubidea eta grabalariak ordezkatzeko langileak kontratatu dituela.
10ak arte segituko dute blokatzen @jusquauretraitk eta Baionako postariek pic.twitter.com/BoANxpSinJ
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) 2016(e)ko ekainak 9
Goizean goiz, berriz, batzarra egin dute trenbideetako beharginek, eta greba mugagabeari eustearen alde agertu dira bertan bildutako 148 langileak. Bide batez, batzarra baliatu dute Frantziako federazioari eskatzeko ez dezala onartu SNCFeko akordioa.