Kaleratzeak eta itxierak

2011ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Naval. Sestaoko ontziolak 360 langiletik 148 kaleratzeko erregulazio dosierra aurkeztu du aste honetan bertan, lan taldearen %40, hain zuzen .

Babcock Power. Enpresaren jabeak, A-Tec austriarrak, Sestaoko lantegiko lan talde osoa kaleratuko du, 350 langile. Baina ixtearen eragina handiagoa izango dela diote sindikatuek, Babcockentzat lan egiten duten enpresek lan karga galduko dutelako. Guztira mila langile inguru kalean geratuko direla diote.

Asea Brown Boveri (ABB). Trapagarango fabrikako 350 langileetatik 160 kaleratzeko asmoa du multinazionalak, eta beste 24ri ez die kontraturik berrituko. Sindikatuen esanetan, Espainiako beste lantegi batzuetako langileak ekarri nahi ditu lanpostu batzuk betetzera. Langileen ordezkariak eta zuzendaritzako kideak erregulazioaren baldintzak negoziatzen jardun dira azken egunotan. Ez dutela kaleratze bakar bat ere onartuko ziurtatu dute.

Nervacero. Siderurgia enpresak Trapagarango lantegian dituen 430 langiletik 80 kaleratzeko asmoa iragarri zuen duela pare bat hilabete. Bi urtean enpresak aurkezten duen hirugarren erregulazio dosierra litzateke.

PC City. Elektronikako eta informatikako produktuen kateaksaltoki guztiak itxiko ditu, baita Barakaldoko Megaparken duena ere. 47 langile kalera.

Ikea. Azken hilabeteetan 12 langile kaleratu ditu Barakaldoko saltokitik. «Kalera bidegabeak» izan direla salatu dute sindikatuek.

Saturn. Elektronikako eta informatikako produktuen banatzaileak 27 langile kaleratu ditu Megaparken duen saltokitik .

Bide onera. Urtarrilaren 1etik, erregulazio neurrien mende daude Barakaldoko kooperatibako 115 langileak; 48 egunez geratu beharko dute etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.