Kazkabar arabar lar

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko uztailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Kalteak inguruan gelditzen direnean, gaitzerdi esan ohi da. Kazkabarrak Araba jo zuen, baina ez Bilbo: Alemanian banku txarraren plana aurrera doa Espainian baino premia handiagoz; eta AEBetan higiezinen %25ek du bere balioa, bere gaineko hipotekaren azpitik (underwater edo urpean egotea deritzona). Nazioartean, Hong Kongeko Hang Seng (-%0,81) indizeak jasan zuen euri pittin bat; gainontzeko indize nagusiak eguzkiak goxatu zituen. Gaurko ez da EBZren interes tasan aldaketarik espero eta Ibex-35ek (+%1,18) 10.000 puntuen langa oso gertu du. Atzo, 2.050 milioiren salerosketa izan zen eta tenperatura BBVAk (+%2,01) eta %1na pasa igo ziren Repsol eta bi erraldoiek igo zuten. Ferrovialen (+%7,35) kurrinka nabarmenez gain, Cintra eta Abengoak ere %5na pasa irabazi zuten. Iazko iraileko maila harrapatu izanak baina, ez du eguraldi ona bermatzen. Txingor kolpeak, %1na pasako galerak, Mapfre eta Telecincok soilik jaso zituzten.



Brasilgo Norsegel segurtasun enpresa erosi du Espainiako Prosegurrek (+%1,57), 58 milioi euroren truke. 75 mila enplegatu ditu taldeak, nagusiki Espainia eta Latinoamerikan. Peruko Orus enpresa 18 milioian erosi zuen duela astebete.



Santander (+%1,69) bankuak 2 mila milioiren lehentasunezko akzioak saldu ditu bere bezero txikizkarien artean; epemugarik gabeko zor horri eta bere ordainari buruz, CNMVk oharra kaleratu arren, bankuak produktua saltzea lortu du, bere kapitala indartuz.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA