Europako Batasuneko herrialdeek batez beste Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,66 inbertitzen dute ikerketan eta garapenean; Eusko Jaurlaritzak, berriz, %0,29. Krisi ekonomikoaren testuinguruan, arlo horretan gehiago inbertitzeko eskatu dio Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) Eusko Jaurlaritzari. Eta, horretaz gain, «arrakasta izan dezaketen gora bidean diren sektoreak identifikatzea eta ahalegina horietan zentratzea».
Eusko Jaurlaritzako ordezkariek behin baino gehiagotan nabarmendu dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak etxeko lanak egin dituztela krisi ekonomikoari aurre egiteko. Jose Luis Ruiz KESeko lehendakariak ohartarazi dio krisiarekin «jarrera triunfalista» izatea «buru-hiltzailea» izan daitekeela.
KESek iazko urteari buruzko txosten sozioekonomikoa aurkeztu zuen atzo Bilbon. Erakundeak nabarmendu du, besteak beste, nabarmen ugarituko direla emakumeak eta edadetuak buru dituzten familiak. Erronkei aurre egiteko eskatu diete erakundeei.
KESek inbertsio publiko gehiago eskatu ditu ikerketarako eta garapenerako
Krisi ekonomikoaren inguruan «jarrera triunfalista» izatea kaltegarria dela nabarmendu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu