Kolonbian 70 milioiko kontratua sinatu du CAFek
BEASAIN. CAF Beasaingo tren egileak Kolonbiako Medellin hiriko metro sarea hornitzeko kontratua sinatu du. Datozen bi urteetan hamabi tren egin beharko ditu, trukean 70 milioi euro poltsikoratuta. Kontratu berri horrek Kolonbiako merkatura sartzeko ateak irekiko dizkio CAFi, eta latinoamerikako merkatuan duen presentzia indartzen lagunduko dio.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu