Konectako langileek itxialdia egin dute
BILBO. Konecta BTO telemarketin enpresako langileek itxialdia egin zuten atzo Iberdrolaren egoitzan, zuzendaritzarekin bilera egiteko asmoz. Konecta BTO Iberdrolaren bezeroen arretaz arduratzen da, eta kaleratutako hamazazpi langileak berriro kontratatzeko eskatzen diote enpresari. Bosgarren greba eguna egingo dute gaur.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu