Jantziak eta oinetakoak iazko irailean baino %4,4 garestiago ziren aurtengo irailean; elikagaiak eta alkoholik gabeko ekariak, berriz, %0,8 garestiago. Sektoreka, inflazioaren zerrendan, haien atzetik kokatu dira hezkuntza (%0,7 garestiago), ekari alkoholdunak eta tabakoa (%0,1 garestiago), eta etxeko tresnak (%0,1).
Medikuntzan eta komunikazioetan, ostera, prezioak ez dira aldatu. Merketu egin dira, berriz, aisian eta kulturan (%1,8), ostalaritzan (%0,6), eta garraioetan (%0,1).
Kontsumorako Prezioen Indizea