KPIak gora egin du azaroan, baina urteko inflazioa %2,8ra jaitsi da

Arropa eta oinetakoak dira gehien garestitu diren gaiak, eta botiken nahiz aisialdiaren prezioa merkatu da

Ivan Santamaria.
2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hego Euskal Herrian prezioak %0,4 garestitu ziren joan den azaroan, Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) emandako informazioaren arabera. Hilabete horretan Kontsumo prezioen indizeak gora egin zuen arren, urte arteko tasa bi hamarren murriztu zen, %3tik %2,8ra. Herrialdeen artetik Nafarroak du inflaziorik handiena (%3,1).

Produktu eta zerbitzuak aztertuta, arropa eta oinetakoen taldea izan zen azaroan gehien garestitu zena, etxeko horniduraren aurretik. Azaroan merkatu ziren botikak ere, sendagai generikoak gero eta gehiago baliatzen direlako. Aisialdia, hotelak eta ostalaritza ere merkatu dira. Aurreko urtearekin alderatuz, pilatutako inflaziorik handiena dute etxebizitzak (%6,8 EAEn), garraioak (%4,9) eta alkoholdun edariak nahiz tabakoak (%4).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.