Soslaia. Bob Diamond

Kraskatutako harribitxia

Maite Alustiza.
2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Ehun milioi liberaren bankaria» deitua, «handizalea», «neurrigabea» eta «harroa». Erresuma Batuko bankari aberatsenetako bat da Bob Diamond, atzo arte Barclays banku britainiarreko aholkulari nagusia. Libor indizea manipulatzeak kargugabetu egin du, lanpostuari eusteko ahaleginak egin baditu ere. Astelehenean Marcus Agius bankuko presidenteak dimisioa eman zuen arren, hark berean jarraitzen zuen, errua «langile gutxi batzuei» egotziz. Presioak, ordea, aurrea hartu dio, eta dimisioa eman behar izan du: «Presioak arriskuan jartzen zuen enpresa, eta hori ezin nuen onartu». Gaur Legebiltzarreko batzorde baten aurrean deklaratu beharko du. Ekonomia lizentziaduna eta negozioen eskolako irakasle, 1996an hasi zen Barclaysen beharrean. Ordutik, gorantz egin zuten haren ospe eta etekinek: iaz ia 26 milioi euroko soldata izan zuen.

Jerry del Missier Diamonden gertukoak ere dimisioa eman zuen atzo. 2005-2008 urteen artean elkarrekin aritu ziren lanean, inbertsioen arloaz arduratzen den Barclays Capital-en. Hain justu, epe horretan leporatzen zaio Barclaysi Libor indizea manipulatzea —banku arteko merkatuan erabiltzen den indizea da—. Horregatik, 363 milioi euroren isuna ordaindu beharko du bankuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.