Kredituak emateko ez du interesik bankuen herenak
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak ikerketa batean ondorioztatu du, banku eta aurrezki kutxen herenak ez duela interesik kredituak emateko. Adibide bat ere eman du: hilean 2.200 euro kobratzen dituen bikote batek 270.000 euroko etxe bat erosi nahi du, eta 30.000 euro aurreztuta dauzkate. Kasu horretan finantza erakundeek «ez dute hipoteka bat emateko ia batere interesik azaldu».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu