Krisiak beste urte eta erdi iraungo duela dio Cebek-ek
bilbo Cebek Bizkaiko patronalak iragarri duenez, krisiak 2010eko uztailera arte iraungo du. Ondorioz, erakundeei inbertsioak ahal bezain pronto martxan jartzeko eskatu die. Herenegun Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak 650 milioi euroko plana aurkeztu zuen, horren harira. Berrikuntzara bideratuta egongo da, eta 2.500 lanpostu sortuko ditu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu