KRISIA

Krisiaren aurkako neurriak lehenago indarrean jartzeko konpromisoa hartu du Zapaterok Espainiako enpresariekin

Azkartu nahi diren erreformen artean, lan merkatuari dagozkionak, pentsioen sistemari dagozkionak eta energia sektoreari dagozkionak daude, besteak beste.

2010eko azaroaren 27a
18:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak krisiaren aurkako neurriak ahalik eta azkarren jarri nahi ditu indarrean. Konpromiso hori hartu du gaur Espainiako 37 enpresetako ordezkariekin egin duen bileran, horiek eskatuta. Lau orduz egon dira bilduta eta bilera "oso baliogarria" izan dela esan du.

Espainiako Gobernuaren konpromiso hori hiru ardatzetan oinarritzen dela azaldu du: zurruntasuna eta defizitaren murrizketa, finantza sistemaren aldatzea eta gainontzeko estruktura erreformak. Azken horiek lan merkatuaren garapenari, pentsioen sistemari eta energia sektoreari eragingo diote, Zapaterok zehaztu duenez.

Helburua Espainiako ekonomia lehiakorragoa izatea dela esan du. "Inbertsioa, lehiakortasuna eta esportazioa dira ekonomia sustatzeko ardatzak", gainertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.