Egungo «ezkortasun, paralisi eta tristura egoeraz» jabetuta, garai zail hauei aurre egiteko, Nafarroako Gobernuari otu zaion ideia marketin kanpaina bat da. Buelta eman nahi diogu da gaztelaniazko kanpainaren lerroburua, eta oraingoz ez du euskarazko bertsiorik. Kanpaina horrekin bat egin dute Nafarroako 37 enpresak. Queremosdarlelavuelta.net atariaren bidez, krisiari aurre egiteko esperientziak eta ekinbideak bildu nahi dituzte. «Helburua daegiten ari diren lan guztiaren bozgorailu bihurtzea, eta gizarte osoaren aurrean eredugarriizatea».
Kanpainarekin bat egin dutenen artean, konpainia handi eta esanguratsuak daude: besteak beste, Volkswagen, Viscofan, Gamesa, Nafarroako Rural Kutxa, El Corte Ingles, Klinika Unibertsitarioa, Santander, Caixa eta Nafarroako Kutxa, AN taldea, La Informacion komunikabide taldea, Tasubinsa... Enpresaburuek eta gobernuak dei egin diete sindikatuei, enpresei eta gizarteko beste eragileei bat egitera.
Hazkunderik ez 2013ra arte
Yolanda Barcinaren arabera, enpresaburuen eta gobernuaren arteko bilkura horretan «oso presente egon da» jarduera ekonomikoa datorren urtera arte ez delahandituko, eta «pertsona eta familia asko oso gaizki» pasatzen ari direla. «Iritsi da unea denok egoerari buelta emateko aukera zian dezagun. Ez dugu gure gurasoek eta aitona-amonek baino zailago, haiek egoera zailagoak izan zituztelako». Haren esanetan, badira enpresak berritzen ari direnak, nazioartera ateratzearen alde apustu egiten ari direnak eta «kanpora ateratzen ari direnak produktuak saltzera».
Incitako presidente Gorka Jimenezen arabera, «egoera oso txarra» da. «Errealitatea ezkutatzen badugu, okertu egingo gara», gaineratu du. Haren esanetan, Nafarroan «talentu handia» dago aurrera egiteko. Jimenezen esanetan, ekainean bilkura gehiago egingo dituzte: «Ezin dugu gehiago itxaron. Ekinbide hori aurrera ateratzen ez badugu, ez du ezertarako balioko».
Krisiari buelta emateko errezeta: marketina
Nafarroako Gobernuak eta 37 enpresak kanpaina bat egin dute, «tristura eta paralisi» egoera iraultzeko asmoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu