Kutxabankek beste 114 lagun hautatu ditu bere langile taldea osatzeko

Hurrengo urte amaierarako, 150 kontratatzera iritsi asmo du.

Kutxabanken egoitza nagusia, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Kutxabanken logotipoa, Bilboko bulego batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Irune Lasa.
2023ko azaroaren 27a
11:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Kutxabankek urte osoan 114 lagun hautatu ditu horiei kontratu mugagabeak egin eta bere langile taldea osatzeko asmoz. Finantza taldeak jakinarazi duenez, haietatik gehienek jada bazuten lan harremana Kutxabankekin, eta beste 34k ez.

«Kontratatu berriak erakundearen jarduera eremu desberdinetan arituko dira lanean, eta, bereziki, bezeroarentzako arreta pertsonalizatua indartuko dute, bulego sarean integratzean», azaldu du Kutxabankek, eta gaineratu nabarmen handitu dela informazio teknologietan, datuetan eta horien kudeaketan ezagutza espezializatua duten beharginen eskaria.

Hurrengo urtean jendea kontratatzen jarraitu nahi du entitateak, eta 2024. urte bukaerarako 150 kontratatzera iristea aurreikusten du. Gaur egun, Kutxabanken langile taldeak 5.000tik gora behargin ditu, bankuaren zerbitzu espezializatuetakoak barne.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.