Kutxak 20,3 milioi euro irabazi ditu martxora arte
DONOSTIA. Kutxak urteko lehen hiru hilabeteetarako jarritako helburuak betetzea lortu du, 20,3 milioi euro irabazita. Iaz garai berean 57,2 milioi euro poltsikoratu zituen, %64,5 gehiago. Orduan, baina, aparteko diru sarrera batzuk izan ei zituen; beraz, bi urteetako datuak ez dira konparagarriak. Aurrikuspenak hobetu egin ditu emaitza errepikariari dagokionean, 45 milioi euro irabazita.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu