ekoNOMIA

Kutxak 52 milioi euro irabazi ditu aurten irailera arte

2010eko azaroaren 25a
16:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Kutxa Gipuzkoako aurrezki kutxak diru irabaziak izan ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan: 52,2 milioi eurokoak, hain zuzen, gaur berak jakinarazi duenez. Hala, "egoera onean" dagoela adierazi du. "Ondorioz, orain arte bezala, gizartearen mailegu eskaerari erantzuten jarrai dezakegu". Ekainean jabetza propioen arloa 2.239 milioi eurokoa zeukan.

Besteak beste, etxebizitzak erosteko eskatutako maileguek gora egin dute iaztik: %3,1.

Urteko aurreneko bederatzi hilabeteetan gizartekintzara 46,3 milioi bideratu ditu Kutxak. Horrekin, 4.228 ekimen gauzatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.