KUTXAK. Irailera arte %20 gehiago irabazi du Euskadiko Kutxak, 108 milioi

Banku negozioen hazkuntzak eta gastuen kontrolak eragin dute igoera

Erredakzioa
2005eko urriaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Irail arte, iazko lehen bederatzi hiletan baino %20 gehiago irabazi du Euskadiko Kutxak: 108 milioi euro garbi 122, 4 milioi euro, zergak pagatu aurretik. Banku negozioaren bilakaera «egokiari» eta egitura gastuen «kontrol zorrotzari» lotuta daude «hain emaitza onak», aurrezki kutxaren arabera.

Administrazio gastuak, esaterako, %3,5 bakarrik hazi dira, jarduera komertzialaren hazkuntza mailaren «oso azpitik», beraz. Are gehiago, interes tasak «minimo historikoetan» egon arren, negozio marjina %8,5 handitzea lortu du. Euskadiko Kutxa gora doa bai herritarren bai enpresen arloan. Herritarrei dagokienez, hipotekak %21 hazi dira iaztik hona.Bestela ere, %12ko hazkundea gainditu du mailegu pertsonalen saldoak: pentsio, aurreikuspen eta erretiro planak hazi dira gehien (%23, batez beste) aurrezkia erakartzeko programa guztien artean.

Enpresen finantzaketan iazko erritmoari eutsi dio Euskadiko Kutxak, eta Euskal Herriko eta Espainiako bulego sareak hedatzen jarraitzen du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA