Kutxan, hipotekaren zati bat finantzatzeko aukera
DONOSTIA. Herritarrek hipotekak ordaintzeko arazoak dituztela eta, finantza produktu berri bat merkaturatu du Kutxak. Bezeroak ordaintzerik ez daukan zatia finantzatuko du. Hipotekaren Aringarria izena jarri dio produktuari. «Jatorrizko maileguaren gainean egiten den bigarren mailegua da, hiru urteko amortizazio gabealdiarekin», adierazi du Kutxak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu