Kutxaren kontrolari eustea lortu dute EAJk, EAk eta Hamaikabatek

Batzar nagusian zuten gehiengoa galdu dute; 40 ordezkari izango dituzte, orain arte baino hamar gutxiago

Erredakzioa
Donostia
2010eko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Ez da izan ustekaberik Kutxako organoak berritzeko batzarrean. EAJk, EAk eta Hamaikabatek batzar nagusiko gehiengoa galdu dute, beraz, organo horrek erabaki beharreko kontutan akordioak lortu beharko dituzte beste alderdiekin. Baina, administrazio kontseiluaren kontrolari eurek eutsiko diote aurrerantzean ere.

Kutxak ehun batzarkidetatik 50 eta administrazio kontseiluko 17 kideetatik zortzi berritu zituen atzo. EAJk, EAk eta Hamaikabatek 50 batzarkide zituzten atzora arte, eta 40 izango dituzte aurrerantzean; gehiengorik ez, beraz. Baina, Aralar eta EBrekin egindako akordio bati esker, beraiek aurkeztutako zortzi kontseilariak sartzea lortu dute administrazio kontseiuan. EAJko lau ordezkarik, Hamaikabateko hiruk eta EA, Aralar eta EBko banak osatzen dute zortzikote hori.

Horrenbestez, honela banatuta geratuko da Kutxaren administrazio kontseilua: EAJk zazpi ordezkari izango ditu, Hamaikabatek bost eta PSE-EEk, Aralarrek, EAk, EBk eta CCOOk bana. Batzar nagusian, berriz, EAJk izango du ordezkaritzarik zabalena, 24 kiderekin; Banatuzek 20 ordezkari izango ditu; PSE-EEk, 18, eta Hamaikabatek, 13.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.