LABek dio BGAErekin sortuko litzatekeen funtsak ez lukeela lana sortzeko balioko

Lander Muñagorri Garmendia.
Bilbo
2013ko otsailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Enpleguaren esparrua «larrialdi» egoeran dago LABen ustez, eta horri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak eman dituen lehen pausoak «aurkako bidean» doazela esan du Garbiñe Aranburuk, negoziazio kolektiboko arduradunak. Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeko (BGAE) diruarekin 600 milioi euroko funtsa sortzeko proposatzen ari da Confebask, eta Jaurlaritzak horretarako borondatea erakutsi duelako, «kezkatuta» azaldu da sindikatua. Izan ere, langileen dirua enpresei bermerik gabe emango litzaiekeela uste du Aranburuk, eta, gainera, enplegurik ez litzatekeela sortuko.

Enpresek kreditua lortzeko daukaten zailtasunaz jakitun, BGAEko dirua erabili baino lehen beste alternatiba batzuk plazaratu ditu sindikatuak. «Diru publikotik milioiak jaso dituzten finantza erakundeek kreditua eman dezatela hasteko, Kutxabankek barne». Eta, horrez gain, zerga politika «progresiboa» eskatu du Aranburuk, «gehien daukatenek gehiago ordaintzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.