LABek herrialdeko itunen beharra nabarmendu du
GASTEIZ. Metaleko lan hitzarmena ari dira negoziatzen Araban. Hiru bilera egin dituzte dagoeneko, baina SEAk oraindik ez duela proposamenik egin salatu du LABek. Sindikatuaren arabera, negoziazio kolektiboaren erreforma onartu arte zain dago, «erreformarekin hitzarmenaren existentzia bera arriskuan egon daitekeelako». Herrialde mailako itunen alde «borrokatzeko» eskatu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu