Enpresak

LABek mobilizazioak iragarri ditu Tubos Reunidoseko berregituratzearen aurka

Trapagarango Productos Tubulares lantegian birmoldatzea iragarri du zuzendaritzak, eta sindikatuak bitartekaritza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Tubos Reunidos konpainiak Trapagaranen duen Productos Tubulares filialaren sarrera. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Ivan Santamaria.
2018ko martxoaren 1a
12:41
Entzun

Tubos Reunidos konpainiak atzo jakinarazi zituen joan den urteko emaitzak. 2017. urtean salmentak %60 handitu zituen arren, 32,4 milioi euro galdu zituen, eta lehen ondorioa izango du egoera horrek. Arabako konpainiak Trapagaranen (Bizkaia) duen filiala, Productos Tubulares lantegia, "berehala" berregituratuko duela iragarri du. Gaur egun, filial horrek diametro handiko tutuak egiten ditu, eta 420 langile ditu.

Sindikatuak hasi dira iragarpenaren inguruan erreakzionatzen. LABek mobilizazioak iragarri ditu, eta enpresari leporatu dio kudeaketa txarra "langileen bizkarretik" ordaindu nahi izatea. "Taldeko zuzendaritzak emaitza txarrak eta zenbakiak publikoki azaltzen ditu, baina LABen badakigu zer dagoen zenbaki horien atzetik: langileek euren lanpostuekin ordainduko duten eraginkortasun falta", salatu du sindikatuak, ohar baten bidez.

LABek azaldu du joan den otsailaren 12an bildu zela Eusko Jaurlaritzako Industria garepaneko zuzendariarekin. Kezkaturik zegoen ordurako sindikatua, eta bitartekaritza eskatu zion gobernuari, edozein neurriren inguruan negoziazio "erreala eta gardena" exijitu zezan. Sindikatuaren arabera, etorriko zen iragarpenaren berri zeukan Jaurlaritzak. "Onartu zuen sektoreko beste enpresa batzuk krisiaren kudeaketa hobeago bat egin dutela, eta horregatik zeudela Tubos baino hobe".

Enpleguaren eta lan baldintza duinen aldeko mobilizazioak prestatuko ditu sindikatuak. LABek uste du kaleratzeak Productos Tubularesen abiatuko direla, baina "seguru" zabalduko direla taldeak dituen beste lantegietara.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.