Ekonomia

LABeko ordezkariak Adegiren egoitzan kateatu dira

Lan hitzarmenak lortu arte "borrokan" jarraituko dutela esan dute. [youtube]http://youtu.be/9Ckt3sm2MIY[/youtube]

Berria.info
2013ko ekainaren 19a
16:06
Entzun

Lan hitzarmenen defentsan Adegiren egoitzan kateatu dira LABeko hainbat kide. Sindikatu horrek antolatu du ekimena, baina bertan baziren CCOO eta Gazte Komunisten ordezkariak ere, ekintza babesten. Goizeko 10:30etan kateatu dira, Adegiren atean bertan batzuk eta sarrera inguruan besteak.  Minutu batzuk beranduago Ertzaintza azaldu da, kateatuak zeudenak askatzera. Identifikatu egin dituzte sei, eta desordena publiko egotzi diete. Sarreran zeudenek eurek askatu dituzte kateak, Ertzaintzak egin aurretik. 

Ekimenaren amaieran metalaren greba martxan dagoela gogorarazi du LABek. LAB, CCOO  eta UGT sindikatuek astelehenerako deitu zuten lehen lanuztea, gaurko bigarrena eta hirugarrena ostiralerako. Lehen bi greba egunak Gipuzkoako metalgintzaren sektoreko enpresei daude zuzenduak, azken deialdia aldiz, Bizkaia eta Arabarako metalgintzara ere zabaldu dute. Aipatu dute %60 eta %65 bitarteko erantzuna ari dela izaten lanuztea.

ELAk, aldiz, astelehenetik ostiralera bitarteko grebara egin du dei hitzarmenik ez duten Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako metal enpresetan. Ekimenari bukaera emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.