Laboral Kutxaren iazko kontuak onartu dituzte

Txomin Garcia, hizketan. LABORAL KUTXA.
2022ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Laboral Kutxaren ohiko batzar nagusiak onartu egin ditu 2020ko ekitaldiko kontuak eta proposatutako gai zerrendako gainerako puntuak. Bankuak 84,7 milioi euroko irabazia eta %3,3ko berankortasun indizea izan zuen iaz, eta batzarkideek oniritzia eman diote datu horiek ekarri duten kudeaketari. Batzarrean, Txomin Garcia presidenteak nabarmendu du iazko ekitaldia «ezin hobea» izan zela, are gehiago «egoera latza» kontuan hartuta. Aurrera begira, berriz, Garciak iragarri du egoera ekonomiko korapilatsua datorrela, eta sektorea «zalantzaz beteta» dagoela oraindik ere. Egoera horri aurre egiteko, 2022ko jarduketa planak hiru ardatz nagusi izango ditu: bezeroarenganako eta merkaturako orientazioa, kaudimenaren eta kostuen kontrola eta «bultzada eraldatzailea» mantentzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!