Ekonomia

Laborantza Ganberaren kontrako epaiketa eginen dute hilaren 18an

Baionako prokuradore berriak erakundea auziperatzea erabaki du. Mixel Berhokoirigoin elkarteko lehendakariak espetxe zigorra jaso dezake.

2008ko irailaren 3a
17:31
Entzun 00:00:00 00:00:00
Duela hiru urte eta erdi Lapurdiko, Nafarroako Behereko eta Zuberoako Laborantza Ganbera sortu zutenean, Prefeturak erakundearen estatutuak onartu egin zituen, baina orduko suprefetak elkartearen aurkako salaketa jarri zuen. Orain Baionako prokuradore berriak gaiari berriro heldu dio eta erakundea auzitara eraman du. Hala, hilaren 18an, Laborantza Ganberaren kontrako epaiketa eginen da, Baionan.

Bertan, Mixel Berhokoirigoin erakundeko lehendakariak, legez, gehienez urtebeteko espetxe zigorra jaso dezake, eta hamabost mila euroko isuna ere bai. Horretaz gain, legearen arabera, elkartea bera ixtera hel daiteke epailea.

Akusazioak dio Laborantza Ganberak Frantziako beste egitura baten izen bera duela, eta helburuen kontra ere egin du. Elkarteko kideek diote izena euskarazkoa dela, ez frantsesezkoa, eta prefeturak estatutuak onartu zituela bere garaian.

Epaiketaren aurka egiteko eta Berhokoirigoini sostengua agertzeko hainbat eragilek agerraldia egin dute gaur, Baionan. Han ziren, besteak beste, ELA sindikatuko kideak, enpresariak, hautetsiak...

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA