Laguntzak izoztearekin mehatxatu dute Espainia
ESTRASBURGO. Europako Legebiltzarrak argi eta garbi esan dio Espainiari: etxebizitza sektoreko gehiegikeriei irtenbiderik ematen ez badio, Europatik jasotzen dituen diru laguntza batzuk izoztuko dizkio. Margrete Auken Berdeen diputatuaren txostena onartu zuen atzo Legebiltzarrak, eta bertan gehiegikeriak salatzeaz gain, horien kontrako neurriak hartzeko eskatzen diote Espainiari.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu