Lan duinaren eta eskubide sozialen alde mobilizatzeko astea izango da hurrengoa. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek 50 eragile sozialekin batera antolatu dute protesta. Euskal Herria martxan, lan duinaren eta eskubide sozialen alde lelopean, “politika neoliberalek” tokian tokian duten eragina salatuko dute, azaroaren 26tik 30era.
Oraingoz, hogei herritan antolatu dituzte mobilizazioak, eta bakoitzean erabakitako moldearen arabera egingo dute protesta: lapiko jotzeak, manifestazioak... Bizkaian, adibidez, herrien arteko bi martxa izango dira: Galdakao-Basauri eta Erandio-Itzubaltzeta, biak hilaren 29an. Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere manifestazioak egingo dituzte: datorren asteko asteazkenean izango da Iruñekoa, eta ostiralean Bilbo, Donostia eta Gasteizkoak.
Ekonomia
Lan duinaren eta eskubideen aldeko martxa egingo dute eragile sozial eta sindikalek datorren astean
Tokian tokiko protestak egingo dituzte, eta manifestazioak Hegoaldeko lau hiriburuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu