LAN GATAZKA. Berririk ezean, Euskaltelen protestan

2005eko otsailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bai Esaneko langileek atzera elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskaltelek Derion eta Bilbon dauzkan egoitza nagusien aurrean. Salatu zuten «mehatxupean» daudela 250 lanpostu, eta etorkizunean enpresarekin zer gertatuko den ez dietela azaldu nagusiek. Ildo horretatik, Euskalteli exijitu zioten lan gatazkan esku hartzeko, besteak beste, Euskaltelentzat lan egiten duelako Bai Esanek bezeroen arreta zerbitzu ematen dio. Erantzunik ez ei zuten jaso beharginek. Protestan segituko dute, beraz, lan hitzarmen «duin» baten alde eta, orobat, euren lanpostuen alde. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.