Gurutzetako erietxean elkarretaratzea egin zuen atzo LABek, SAMU Bizkaiko anbulantzietako enpresak «bidegabe langile bat kaleratu duelako». Eguerdiko 11etatik 12etara, asteazkenero, elkarretaratzea egingo dutela iragarri zuten, LABen arabera, «SAMUk ere onartu duelako langilea kaleratzeko arrazoirik ez dagoela». «Ez zen berandu iristen eta ez zuen akatsik egin; SAMUk ez zuen kaleratzeko arrazoirik». Gaineratu zutenez, «besterik gabe, langilea bota egin nahi zuten». Hori dela-eta, Gurutzetako erietxearen atarian elkarretaratzeak egingo dituzte SAMUren jarrera salatzeko eta irailaren 20an kaleratutako langileari elkartasuna adierazteko. JON HERNAEZ /ARGAZKI PRESS
    
    
        
        
            LAN GATAZKA. BIZKAIKO ANBULANTZIAK. Asteazkenero protesta SAMUren aurka
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu