Ekainaren 28an, goizeko seietatik 24 orduko greba egitera deitu ditu ELAk Bizkaiko metalgintzan sektoreko hitzarmena duten enpresetako langileei. Itun propioa negoziatzen ari diren enpresetan, berriz, elkarrizketan «deialdiaz baliatzeko» dei egiten die. Hitzarmena adostuta dagoen lekuetan batzarrak egiteko eskatu du, eta gehiengoaren erabakia errespetatzeko .
ELAk bakarrik egin du deialdia. LAB, CCOO eta UGT sindikatuen jarrera «alderdikoia» salatu zuen. Patronalaren aurrean indarrak batu baino, euren interesen alde egin eta ELA alboratzea nahiago izan dutela salatu zuen. ELAren ustez, UGTk eta CCOOk ez dute nahi mobilizazio handirik, CEOErekin %2tik gorako soldata igoerak ez eskatzeko konpromisoari eutsi nahi diotelako. CCOOk atzo erantzun zion horrelako salaketa bat egitea «tentelkeria galanta» dela. ELAk «aurpegi bikoitza» duela salatu zuen: «Irudimen handia beharko dute, zaila izan behar baitu langileei azaltzea maiatzean estrategia Araban eta Bizkaian greba egitea zela. Eta orain Bizkaian bai, baina Araban ez».
LAN GATAZKA. Bizkaiko metalgintzan grebara deitu du ELAk ekainaren 28rako
Deialdia bakarrik egin du, beste sindikatuek «baztertu» nahi dutelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu