Bochumgo Opeleko langileek (Alemanian) ostegunean hasitako greba lehen ondorioak izaten ari da beste lantegietan ere. Anberesko, Ellesmereko eta Gliwiceko lantegiak piezarik gabe geratzen ari dira. Protestak jarraituko balu, lantegi guztietan katea etengo litzateke. Opelen jabe General Motors-en eta sindikatuen arteko negoziazioak atzo hasi ziren. @: