LAN GATAZKA. CABALLITO. Barauaren ondoren, berriro kalera

2005eko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bi egun Zaramagako frontoianbarauan igaro eta gero, duela 19 hilabetetik greba mugagabean dauden Pferd-Ruggeberg Caballito enpresako langileek manifestazioa egin zuten atzo Gasteizko kaleetan. Arratsaldeko 18:30ean, itxialdia bertan behera utzi zuten, eta ordu erdi beranduago abiatu zen manifestazioa Bilbo plazatik. 500 pertsona inguru elkartu ziren. Frontoian egon diren bitartean alderdi politiko, gizarte talde, kulturgile eta kirolari ugariren bisita izan dute grebalariek, sostengua adierazteko asmoz. Enpresari egin dioten azken eskaintzaren erantzunaren zain daude orain.RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA