LAN GATAZKA. «Gabonetarako, lanean»

Lau eguneko ibilbidea egin eta gero, Tuterako NOI enpresako langileen batzordeko kideek Rafael Gurrea Nafarroako Parlamentuko presidentearen hitza jaso dute, soluziobidea aurkitzeko

ALBERTO BARANDIARAN - IRUÑEA
2004ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Rafael Gurrea Nafarroako Parlamentuko presidenteak «Gabonetarako irtenbidea» agindu zien, atzo, Tuterako NOI enpresako langileen batzordeko kideei, beraiekin izaniko bileran. Gobernua bazkide bila ari zela jakinarazi zien ordezkariei, eta hitza eman zien. «Ordurako lanean egongo zarete».

Langileek gogo onez hartu zituzten presidentearen hitzak, baina 73 lanpostuen alde borrokan jarraitzeko asmo sendoa agertu zuten. «Hemen ez da inor isilduko soluziobidea aurkitu arte», azaldu zuen Iñaki Irisarri langileen batzordeko ordezkariak.

Tuteratik Iruñera oinez, lau eguneko ibilbidearen ondoren

Batzordeko kideek, hain zuzen ere, atzo amaitu zuten lau egunetako ibilaldia, beren lanpostuak aldarrikatzeko. Tuteratik oinez ehun kilometro baino gehiago egin eta gero, ehun bat lagun zituzten zain Sarasate Pasealekuan, Parlamentuaren egoitzaren parean.

Batzordeko kide guztiak ELAkoak dira, eta atzo Jose Elorrieta sindikatuko buruarekin egin zituzten azken kilometroak. Zain zituztenen artean, PSN, Aralar, EA eta Batzarreko ordezkariak. Tuterako alkatea ere Luis Casado (UPN) Iruñeraino hurbildu zen, babesa ematera.Irakurri zuten idazkian, langileek azpimarratu zuten ibilaldia ez zela duela lau egun hasi, «duela zazpi hilabete baizik», eta Nafarroako Gobernuari eta Sodena elkarte publikoari «irtenbideak» eskatu zizkieten. «Ez ditugu konponbide faltsuak onartuko. Guk borrokarekin jarraitu behar dugu, haize errotetako hegalen fabrikazioa errentagarria delako».Jose Elorrietak kezka azaldu zuen egoera dela eta, baina baita poza ere, «euskal sindikalgintza bizirik eta indartsu dagoelako». lfkdjalñ kjfdañsl fkjsñadfl kjasdfñl ajksfñl aksjdfña sklfjñ dslfjk añslfjkd ñslkfj sñalkfj ñskjd ñasljkf.Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua.

Ladilloa

Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua.

Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.