LAN GATAZKA. Larrialdietako langileekin bilduko dira gaur enpresak

Gizarteari egoeraren berri ematen jardun dira Gipuzkoako sektoreko lehen greba egunean

Erredakzioa
2004ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Lanuzte mugagabearen lehen eguna «arrakastatsua» izan zela azaldu zioten atzo berriari Gipuzkoako larrialdietako langileen ordezkariek. Gutxieneko zerbitzuak %100ekoak izaki, eragin zuzena izango duen greba egitea zaila izango dela onartu zuten, baina gizarteari euren egoeraren berri ematen eta lanean jardun zirenei elkartasuna adierazten igaro zuten eguna.

Enpresei, berriz, ez zieten euren zerbitzuen informaziorik eman. «Hori dela eta, deskoordinazioa areagotu egin da eta zenbait liskar izan dira anbulantzietako gidarien eta enpresen artean», jakinarazi zuen LABeko Gorka Cascantek. Informaziorik eman ez arren, %100eko zerbitzu minimoak bete zituztela ohartarazi zuten. Era berean, errehabilitazioko zenbait zerbitzu bertan behera gelditu ziren. Asteetan itxarondako deia ere jaso zuten atzo. Gipuzkoako larrialdietako enpresek biltzeko hots egin zieten langileen ordezkariei. «Itxaropen» handirik ez dutela azpimarratu zuen Cascantek: «Hilabeteak izan dituzte gurekin biltzeko eta ez dute urratsik eman. Bilera egiteko deitu gaituzte, baina ez digute azaldu zein asmo dituzten». Horrenbestez, manifestazioa egingo dute gaur eguerdian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.