LAN GATAZKA. NAVAL. Suzko barrikadak bileraren bezperan

2004ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilera garrantzitsua dute gaur Navaleko langileen ordezkariek Madrilen. Izar talde osoko sindikatuek joan den astean aurkeztutako bigarren planari buruzko erantzuna emango diote SEPIri. Navaleko enpresa batzordeak espero du beste ontzioletako ordezkariek ezezkoa emango diotela proposamenari, baina ez dira erabat ziur. Aurka daudela adierazteko, langileek trafikoa moztu zuten atzo Sestaoko lantegiaren inguruan. Suzko barrikadak piztu zituzten Bilbo-Santurtzi eta Sestao-A8 errepideetan, eta Renferen lineako tren trafikoa ere eten zuten. Ertzaintzak ez zuen esku hartu. LUIS TEJIDO / EFE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.