ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek elkarretaratzea egingo dute gaur Mungiako udaletxe aurrean, asteazkenean hildako behargin errumaniarraren heriotza salatzeko. Sindikatuok «azpikontratazioa saihesteko neurriak ez jartzea onartezina» dela salatu zuten. Izan ere, hildako langileak Raul S.-rentzat ziharduen eta, honek era berean, Menacons 2000-rentzat. Patronalari egotzi zioten «heriotzaren erantzukizuna» eta neurri eraginkorrak eskatu zituzten.