Eskoletan segurtasunaren inguruko prebentzioa sustatzeko xedea duen autobusaren aurkezpenean Osalaneko arduradunek lan-istripuen inguruko datu bat eman zuten atzo: urte hasieratik irailera artean, lan istripuek eragindako heriotzak %60 gehiago izan dira aurten EAEn. Bitarte horretan, 47 langile hil dira beharrean Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.