Lan istripuek behera egin dute 2011ko lehen hiruhilekoan, Osalanen arabera

2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
2011ko lehen hiruhilekoan %9,16 lan istripu gutxiago izan dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, 2010eko datuekin alderatuz gero. Hala jakinarazi du Osalanek. Hildakoen kasuan ere beherakada egon da, aurten hamasei langile hil baitira beharrean, iazko hamazazpiekin alderatuta.

Datu horiek Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2011-2014 Estrategia aurkeztearekin batera eman ditu Osalanek. Plan horretan, osasunaren zaintzak garrantzi handiagoa izango du, gaixotasun profesional ezkutuak modu goiztiarrean topatzeko. Estrategia hori adosteko garaian, elkarrizketa sozialean parte hartu duten CCOO, UGT eta Confebasken ekarpenak kontuan hartu ditu Osalanek. Esku hartze hori kritikatu du ELAko Adolfo Muñozek: «Elkarrizketa soziala inoiz ez da gaur bezain hutsa izan, politika enpresaren menpe baitago erabat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.